XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), balkoi eta atetatik, edo ingurutako kantoi, zubi edo etxartetatik.

Umia! Umia!! Uretara jausi da umia!.

An inguruan gertatuten zanean, gure gizonoi sekula ez zan gelditu bustialdien bat artu barik.

Nai eta beste batzuk bere aurretik salto eginda ibili, berak be bere laguntza eskintzeko borondatea laster erakusten eban.

Bein, udazkeneko egun baten, bere dendatxoan lanean egoala, kaletik etorran zarata entzun eban eta andre baten garraxi luze eta larri bat: Et-et-et-et-et...!!.

Eta andreak bere dei ori amaitu orduko, uretara zerbait jausi zanaren zarata, otsa, plastada garbia igarri eban.

Bere dendatik itsu-mustuan urten, ta sarri lez, soiñekoak aldian, zapatarik be kendu barik, uretara dsanga egin eban, uraren ubilla ikusten eban ingurura, musean ibili ara ta ona, ta arnasa beteterakoan ur azalera burua atara eta kezkaz beteta, ittotasunari eutsi ezinda, barriro ondora sartzeko arnasa luzea artzeko astirik be barik, deiezka ta arrenka: Nun dago, nun?.

Umea, egun aretan, atun buru eta atun baten barruko gantz eta urdaillak ziran.

Boskarren etxoin edo pisuko andra zartxo bateri, betiko antzera, etxeko zakarrak balkoitik uretara jaurtitera eioala, eskuetatik laprast egin eutsan paketetxoak, ea kalera jausiko yakolakoan, andik ebiltzan kaletarrei kontu eukiteko esan nairik urten eutsan et-et-et... dei urduri eta larri arek.

Gizonak irriparre bigun bat egin eban.

Obe umerik ez gertatzea.

Patrikaran eukazan orduari, paper, kartera, eta bere bizibideko eta zeregiñeko konponketetarako erraminta eta tresna txiki batzuk ainbat lasterren sikatzen alegindu zan.

Betaurrekoak galdu zitula konturatu zan.

Ori zan eskarra eta ori bere alogera.